Haurrek ere haien ordutegiak behar dituzten haientzako denbora izan, lagunekin egoteko, jolasteko, familiarekin egoteko, telebista ikusteko… eta batez ere deskantsatzeko, baina hori lortuko dugu ordu gehiago sartzen badiegu eskolan? Ez, eta oraindik gutxiago irakaskuntza sistema berdina mantentzen baldin badugu, ordu gehiago baina metodologia berdina? Ez mesedez… haurrek zoratuta bukatuko dute astea, baita irakasleek ere.
Dena den, benetan lortu nahi dena haur irudimentsuagoak lortzea bada, ez ditugu ordu gehiago geletan sartu behar, metodologia aldatu baizik, praktikarantz eramanez, Roger Schankek aipatzen duen moduan. Modu honetan, haurren motibazio handiagoa lortzeaz gain, lantzen eta ikasten ari diren materiaz kontzientzia handiagoa izatea lortuko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario