Zaila da IKTak definitzea, ez baitago definizio bakarra eta zehatza.
Teknologia berriek etengabeko eboluzio eta aldaketa batean daude, horregatik, ez da komenigarria teknologia zehatzak aipatzea definizio bakarra osatzerakoan. Ondorioz, teknologi hauek erabiltzean, etengabeko ikasketa batean egongo gara, eta klaseak ematerakoan aurrerakuntza horietaz kontziente izan beharko gara.
IKTak landu nahi baditugu, argi dago irakasle bezala erabiltzen ditugun baliabide hori kontrolatu egin behar dugula eta klase batean lantzeko gaitasuna izan behar dugula, kasu honetan, gaitasun digitala.
Irakasleak ez baldin badu klase hori aprobetxatzen eta benetan erabilgarria dela pentsatzen, denbora eta diru galera bat besterik ez da izango.
Haurrek, klase arrunt batean bezala, ez dute beti motibatuak egongo, gauza batzuk beste batzuk baino gustuagoak izango baitituzte, dena den, arbel digitalekin eta IKT hauen bitartez uste dut motibazio giro handiagoa nabarmenduko dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario