Bi aplikazio hauek batera lantzea bestelako aukerak eskaintzen digu gure klasean landuko dugun gai bat praktikara eraman nahi baldin badugu. Kasu honetan, haurren bizitzak ezagutzea, eta haiek bakarrik haien bizipenak erakuts ditzaten da helburua, eta aplikazio hauekin lortuko dugu.
Alde batetik ikasle bakoitzak bere Glogster sortuko du, non haien datuak jartzeko aukera izango duten: izena, haien, familiakoen, langunen, maskoten … argazkiak, eta haien bizipenekin erlazionatuta dauden edozein gauza.
Ondoren, “Stroybird” bat egingo dute, non ipuin bat izango balitz bezala, haien bizitzaren “istorioa”, edo bizitzaren kapitulu bat kontatuko diguten. Storybird hau noski, haien Glogstera igo beharko dute.
Beste ikaskideen Glogsterrak bisitatu ahalko dituzte, haien artean hobeto ezagutzeko.
Aurrerantzean, nire blog honetan ikusi ahal izango duzue nik planteatutako adibidea, aplikazio hauen adibide bana eskainiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario