Aurreko sarreran aipatu bezala, hona hemen aplikazio bakoitzarekin egindako jarduerak:
APLIKAZIOA 1:
Hona hemen asmatutako Glogsterra. Bertan esan bezala, Storybird aplikazioa ere erabili dut, gure pertsonai honen (Antton Nabarrote) biografia ikusteko, baita bere familia kideak ezagutzeko ere.
Asmatutako ume baten glogsterra (adibide bezala)
APLIKAZIOA 2:
Hobeto ikusi ahal izateko, hona hemen Storybird-a:
Asmatutako ume baten Storybirda (adibide bezala)
sábado, 21 de abril de 2012
viernes, 6 de abril de 2012
Aukeratutako bi aplikazio
Bi aplikazio hauek batera lantzea bestelako aukerak eskaintzen digu gure klasean landuko dugun gai bat praktikara eraman nahi baldin badugu. Kasu honetan, haurren bizitzak ezagutzea, eta haiek bakarrik haien bizipenak erakuts ditzaten da helburua, eta aplikazio hauekin lortuko dugu.
Alde batetik ikasle bakoitzak bere Glogster sortuko du, non haien datuak jartzeko aukera izango duten: izena, haien, familiakoen, langunen, maskoten … argazkiak, eta haien bizipenekin erlazionatuta dauden edozein gauza.
Ondoren, “Stroybird” bat egingo dute, non ipuin bat izango balitz bezala, haien bizitzaren “istorioa”, edo bizitzaren kapitulu bat kontatuko diguten. Storybird hau noski, haien Glogstera igo beharko dute.
Beste ikaskideen Glogsterrak bisitatu ahalko dituzte, haien artean hobeto ezagutzeko.
Aurrerantzean, nire blog honetan ikusi ahal izango duzue nik planteatutako adibidea, aplikazio hauen adibide bana eskainiz.
Informazio-teknologien kontzeptua. IKT definizioen gaineko benchmarking ezagutzaren gizartean
Zaila da IKTak definitzea, ez baitago definizio bakarra eta zehatza.
Teknologia berriek etengabeko eboluzio eta aldaketa batean daude, horregatik, ez da komenigarria teknologia zehatzak aipatzea definizio bakarra osatzerakoan. Ondorioz, teknologi hauek erabiltzean, etengabeko ikasketa batean egongo gara, eta klaseak ematerakoan aurrerakuntza horietaz kontziente izan beharko gara.
IKTak landu nahi baditugu, argi dago irakasle bezala erabiltzen ditugun baliabide hori kontrolatu egin behar dugula eta klase batean lantzeko gaitasuna izan behar dugula, kasu honetan, gaitasun digitala.
Irakasleak ez baldin badu klase hori aprobetxatzen eta benetan erabilgarria dela pentsatzen, denbora eta diru galera bat besterik ez da izango.
Haurrek, klase arrunt batean bezala, ez dute beti motibatuak egongo, gauza batzuk beste batzuk baino gustuagoak izango baitituzte, dena den, arbel digitalekin eta IKT hauen bitartez uste dut motibazio giro handiagoa nabarmenduko dugula.

martes, 3 de abril de 2012
La Educación para el mañana
Haurrek ere haien ordutegiak behar dituzten haientzako denbora izan, lagunekin egoteko, jolasteko, familiarekin egoteko, telebista ikusteko… eta batez ere deskantsatzeko, baina hori lortuko dugu ordu gehiago sartzen badiegu eskolan? Ez, eta oraindik gutxiago irakaskuntza sistema berdina mantentzen baldin badugu, ordu gehiago baina metodologia berdina? Ez mesedez… haurrek zoratuta bukatuko dute astea, baita irakasleek ere.
Dena den, benetan lortu nahi dena haur irudimentsuagoak lortzea bada, ez ditugu ordu gehiago geletan sartu behar, metodologia aldatu baizik, praktikarantz eramanez, Roger Schankek aipatzen duen moduan. Modu honetan, haurren motibazio handiagoa lortzeaz gain, lantzen eta ikasten ari diren materiaz kontzientzia handiagoa izatea lortuko dugu.
Roger Schank
http://elpais.com/diario/2010/02/25/ciberpais/1267068270_850215.html
Argi dago, Roger Schankek esaten duen moduan, haurrek eta gu geuk hobeto ikasten dugula praktikatik, eguneroko bizitzak ematen digun esperientziatik, hor delako benetan gure akatsak ikusten ditugun momentua, eta akats horietatik ikasi dezakegu.
Nire ikaskuntza-bizitzan zehar, ikasi ditudan gauza askok amari edo andereñoari “horrela ez, horrela egiten da” entzun dielako izan da, modu horretan hobeto geratzen direlako buruan ondo gordeta gauzak.
Honekin oso erlazionaturik dagoen gauza bat oroimenak dira, gogoan ditugun oroimenak buruan gordeta ditugu esperientziaz bizi izan ditugulako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)