LEHENENGO ARIKETA:
Ikasle taldea: Bigarren
zikloko ikasleak: 3. maila
Ariketa: Mutil batek supermerkatu batean
dagoela ikusiko da, non erosketak egin nahi izango ditu. Pertsonaiak aurrean
dituen produktuen prezioak ikusi ahal izango ditu jokalariak. Pertsonai
interaktiboak billeteak besterik ez dituela ikusita, produktuak balio duten (1,2
eta 3 eurokoak) prezioa ordainduta, ikasleak eragiketak egin beharko ditu
ordaindu eta itzuli behar zaizkion txanponak kalkulatzeko.
Helburuak: Jolas honen bidez ikasleek
gehiketak eta kenketak modu erreal eta dibertigarri batean egingo dituzte, haien
ezagutzak praktikara eramanez.
BIGARREN ARIKETA:
Ikasle taldea: Lehenengo
zikloko ikasleak: 1. maila
Ariketa: Gure pertsonaia interaktiboa zoo
batean egongo da. Animali pilo ikusiko ditu, elefanteak, zaldiak, krokodiloak
... baina ikusteaz aparte bakoitzaren izena ere aipatuko du. Animali batera
ailegatzen denean, ikasleak animali horren izena esan beharko du, eta
animaliaren gainean klikatzen duenean pertsonaiak animaliaren izen zuzena
esango du, modu horretan ikasleak jakingo du ondo edo txarto esan duen.
Helburuak: Ariketa honen bidez, ikasleek
euskarazko hiztegia praktikan jarriko dute, kasu honetan animalien hiztegia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario