domingo, 20 de mayo de 2012

Blogaren ebaluazio irizpideak

Itxaso Camarero-ren Bloga ebaluatzeko, hurrengo irizpideetan zentratuko naiz, taula berean erabakitako nota bakoitzarekin doan oharrak aurkituko dituzue. Oharrak ez daramatzaten notek, beharrezkoa izan ez dela iruditu zaidalako izan da:

Argazkian klikatuz, handiago ikusi ahal izango duzu.






















Scratchekin proposatutako 2 ariketa



LEHENENGO ARIKETA:

Ikasle taldea: Bigarren zikloko ikasleak: 3. maila

Ariketa: Mutil batek supermerkatu batean dagoela ikusiko da, non erosketak egin nahi izango ditu. Pertsonaiak aurrean dituen produktuen prezioak ikusi ahal izango ditu jokalariak. Pertsonai interaktiboak billeteak besterik ez dituela ikusita, produktuak balio duten (1,2 eta 3 eurokoak) prezioa ordainduta, ikasleak eragiketak egin beharko ditu ordaindu eta itzuli behar zaizkion txanponak kalkulatzeko.

Helburuak: Jolas honen bidez ikasleek gehiketak eta kenketak modu erreal eta dibertigarri batean egingo dituzte, haien ezagutzak praktikara eramanez.


BIGARREN ARIKETA:

Ikasle taldea: Lehenengo zikloko ikasleak: 1. maila

Ariketa: Gure pertsonaia interaktiboa zoo batean egongo da. Animali pilo ikusiko ditu, elefanteak, zaldiak, krokodiloak ... baina ikusteaz aparte bakoitzaren izena ere aipatuko du. Animali batera ailegatzen denean, ikasleak animali horren izena esan beharko du, eta animaliaren gainean klikatzen duenean pertsonaiak animaliaren izen zuzena esango du, modu horretan ikasleak jakingo du ondo edo txarto esan duen.

Helburuak: Ariketa honen bidez, ikasleek euskarazko hiztegia praktikan jarriko dute, kasu honetan animalien hiztegia.

miércoles, 16 de mayo de 2012

Talde Lana: MINDOMOA

Hona hemen neuk eta nire taldekideek prestatu dugun mindomoa.
Bertan, eskola garaian umeek beste edozein ikasgai bezala ondo ulertu behar duten gai batez hitz egiten dugu: Nutrizioa eta Elikadura hain zuzen.
Zergatik ezin daiteke izan gai hau hezkuntzan modu sakonean irakasteko modukoa? Garrantzi handia dauka gaur egun. Umeek ondo jakin behar dute zer jaten duten, eta elikadura horiek nolako efektuak sortu ditzaketen haien gorputzean.

MINDOMOA