lunes, 19 de marzo de 2012

Sarrera bezala:

Oso ikasgai interesgarria daukagu aurten gure eskuen artean.
Gizartean teknologia berriek gero eta haruntzago doazte, eta etorkizunean gela baten aurrean egon beharko garenean, 25 ikasle gure eskuen artean izanda, ikasgai honetan ikasiko ditugun hainbat bitartekoak erabilgarriak izango direla uste dut. Aukera berriak izango ditugu gure eskuetan ikasleekin erabiltzeko, ikasgaien materiala eta ikasketakoak eramangarriagoak izateko modukoak.
Argi dago Manel Rivesek esaten duen bezala, irakaskuntza tradizionala ezin dugula alde batera utzi, teknologia berriek aurrera egin dute, baina horrek ez du esan nahi haietan bakarrik zentratu behar garela, material didaktiko mordo ditugu eskuragarri, eta seguru nago teknologia guzti hauek ez digutela material didaktiko batzuek ematen diguna emango.
Adoz nago teknologiek oso onuragarriak direla ikastoletan, azken finean etorkizuna baitira, baina ere onuragarria da ume bakoitza bere paper eta boligrafoa izatea mahaiaren gainean, nahiz eta ordenagailu bat izan ere, ikasleek jakin behar dute paper batean apunteak eta gauzak inportanteak idaztea, eta ez wordeko edo blog batean behin eta berriz fitxategiak gorde eta igotzea.
Gogoratzen naiz lehen hezkuntzan nengoenean, lehendabiziko ordenagailuak erabiltzen genituenean, "Informatika Gelan" zeuden, irakasleak word fitxategi bat idazten irakatzi zigun, eta guretzat azkenengoa zen, ordenagailu batean idaztea.... guaaaaauuuuh!!!!
Gaur dagoena hau da, eta biar egongo dena erabiltzen ikasi beharko dugu, hori izango baita erabili beharko duguna, eta ikasi eta ikusi ahal izan dudan bezala, umeek gu baino azkarrago ikasten dute, horregatik orain da momentua, haien bi egunetan jakingo dutena guk aurrera eramateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario