martes, 27 de marzo de 2012

Eskola 2.0


Gaur egun eskola guztietan interneta erabiltzen da, hala ere, komunitate batzuk gutxiago, baina ados nago garrantzitsua dela erabiltzen ditugun baliabideak egokiak izatea nahiz eta gutxi izan, kantitate handia izatea eta ezegokiak izatera baino.
Dena den, oraindik testu liburu gehiago erabiltzen dira PDI edo TIC baino, eta normala eta zuzena iruditzen zait, ikasleek ez dutelako arkatza eta papera erabiltzeaz utzi behar, etxerako lanak eramatea haien koadernoetan edo liburuetan apunteak egiteko, koloreko margoekin margotu ahal izateko, buruketak orri zikin batean egin ahal izateko... nahiz eta on-line ariketak dibertigarriak eta oso praktikoak izan daitzekeela, azken finean, ariketa baten bat txarto egitekotan, haiek bakarrik zuzendu ditzakete.
Teknologi berriekin klasean egitekotan, probetsua atera behar diogu, gauza berriak egin... eta ez bakarrik betiko metodologia erabili, baizik eta poliki poliki aurreratuz joan.

Cristobal Cobo Romaní



Ez dut uste Romanik aipatzen duen bezala, teknologia berriekin ez ditugunik ikasle sortzaile edo irudimentsuagoak sortuko, edota ez dutela taldean hobeto lan egingo. Daukadan esperientziarekin ikusi dudanez, esan dezaket haurren askoz ere motibatuagoak daudela informatika gela batean, ordenagailuekin, lanak word fitxategi batean egiten, klaseetan dituzten arbel "magiko" horiekin ariketak eta programak lantzen, betiko klase teoriko eta astunekin baino.
Betiko geletan, testuinguru desberdinekin edo inguru naturalekin kontaktuan egoteko, irteerak egin behar dira, eta hau so onuragarria izan daiteke, baina teknologi berriek bestelako aukerak ematen dizkigute, itsaz munduan sartzea ·Dimentsioko bideoekin ...
Argi dago hezkuntzaren munduan beti egongo direla akatsak, baina gero eta urrunago heldu behar gara, ondorengo bidean, poliki-poliki bai irakaskuntza baita ikaskuntza ere aldi berean dibertigarria eta didaktikoa izateko.

Manel Rives, DIVANEOS EN EDUCACION bideoaren gaineko hausnarketa

http://canalcita.com/video/G12M6WOHWMMR/Manel-Rives-DIVANeos-educativos
Teknologia berriak aurrera egitea espero baldin badugu, klasearen metodologia ere aldatzera bultzatu beharko dugu, TICS hauen bitartez gela indartzeko eta aurrera egiteko, haurrek motibatuagoak sentituz.
Adoz nago Manel Rives aipatzen duenarekin, irakasleek ez garela TICS izan behar, irakasle plenoak baizik, teknologi berriekin batera, gure klasea hobetu eta aurrera egitn lortzeko.

lunes, 19 de marzo de 2012

Sarrera bezala:

Oso ikasgai interesgarria daukagu aurten gure eskuen artean.
Gizartean teknologia berriek gero eta haruntzago doazte, eta etorkizunean gela baten aurrean egon beharko garenean, 25 ikasle gure eskuen artean izanda, ikasgai honetan ikasiko ditugun hainbat bitartekoak erabilgarriak izango direla uste dut. Aukera berriak izango ditugu gure eskuetan ikasleekin erabiltzeko, ikasgaien materiala eta ikasketakoak eramangarriagoak izateko modukoak.
Argi dago Manel Rivesek esaten duen bezala, irakaskuntza tradizionala ezin dugula alde batera utzi, teknologia berriek aurrera egin dute, baina horrek ez du esan nahi haietan bakarrik zentratu behar garela, material didaktiko mordo ditugu eskuragarri, eta seguru nago teknologia guzti hauek ez digutela material didaktiko batzuek ematen diguna emango.
Adoz nago teknologiek oso onuragarriak direla ikastoletan, azken finean etorkizuna baitira, baina ere onuragarria da ume bakoitza bere paper eta boligrafoa izatea mahaiaren gainean, nahiz eta ordenagailu bat izan ere, ikasleek jakin behar dute paper batean apunteak eta gauzak inportanteak idaztea, eta ez wordeko edo blog batean behin eta berriz fitxategiak gorde eta igotzea.
Gogoratzen naiz lehen hezkuntzan nengoenean, lehendabiziko ordenagailuak erabiltzen genituenean, "Informatika Gelan" zeuden, irakasleak word fitxategi bat idazten irakatzi zigun, eta guretzat azkenengoa zen, ordenagailu batean idaztea.... guaaaaauuuuh!!!!
Gaur dagoena hau da, eta biar egongo dena erabiltzen ikasi beharko dugu, hori izango baita erabili beharko duguna, eta ikasi eta ikusi ahal izan dudan bezala, umeek gu baino azkarrago ikasten dute, horregatik orain da momentua, haien bi egunetan jakingo dutena guk aurrera eramateko.